estudio berenice
RENDIMIENTO EN LA IGLESIA DE SAN JUAN BAUTISTA EN OROZKO Instalación de video y registro fotográfico
Proyección del coro local en el pueblo de Orozko en la abandonada Iglesia San Juan Bautista del siglo XVI.
Coro Orozko
San Juan Bautista
OROZKOKO ELIZA
​
Eraikin hau espazio berezia da, izan ere monumentu erraldoi bat da, santutegi bat eta txoko guztietatik indar handia proiektatzen du, baina 50.hamarkadan erre egin zen eta hau berreraiki beharrean herriko erdigunean beste bat eraikitzea erabaki zuten.
Urteetan zehar era guztietako objektuak bildu ditu, horietatik gehiena zaborra delarik beraz, eraikinaren monumentaltasuna hondakin guztiekin eta era berean naturak berreskuratu dituen guneekin elkarbizitza bitxian jarraitu dute denbora luzean.
Eliza batek duen karga erlijiosotik, kasu honetan kristautasunetik haratago, eraikin hauek garai batean herritarrak elkartzeko gune ziren, biztanle asko beraien erregu eta itxaropenarekin joaten ziren, beste batzuk bekatuetatik ihes egiteko eta barkamen bila, beste batzuk berriz betebehar moduan. Arrazoiak eta helburuak desberdinak izan arren, elkarrizketak sortzen ziren, eta komunikazio bat zegoen, batez ere espazioarekin.
Lan honen funtsa hori da beraz, elkarrizketa bat sortzea.
Kanpoaldea eta barnealdea sartzen da jokoan, elizaren izaera hondakinekin, eta gu kanpotik barnean sartu garelarik. Soinu ugari sortu ditugu harreman desberdinak sortuz, gure artean eta baita espazioarekin, elizaren oihartzuna eta honek eskaintzen dituen berezko soinu eta ondoren objektuekin sortutakoak ezinbestekoak dira. Elizatik kanpo natura eta gizakiaren soinuak sartzen dira era berean eta bideoan eguzkiaren ibilbidea ikus daiteke leihoetatik sartzen.
Lana honela aurkezteko pentsatua dago:
Erakustokiaren ezkerreko horman sabaiaren bideoa proiektatzen da eta eskuinekoan aldarea.
Grabazioak gune desberdinetatik sortzen dira elizaren berezko oihartzuna mantentzeko;
lehena sabaiaren proiekzioaren eskuineko horman, bigarrena aldarearen eskuinean eta azkena ezkerraldean eta aldaretik hurbilago.